2013(e)ko azaroaren 22(a), ostirala

Gorka Ocio hizlari Zarautzen azaroaren 28an

Bizkaiko Itsasoko zetazeoen berri ematen urte luzeak daramatzan eta Europa mailako jakitunik handienetako bat dugun santurtziar hau, Gorka Ocio, Zarautzen izango dugu datorren ostegunean, itsasoko altxor hauei buruz mintzatzeko.

Orain hilabete Arkamurkako Zarauztar batzuk bale haundi bat aurrean degula.

Munduko ia itsaso guztietan barrena nabigatu izan da Gorka, lanean eta bestela, arrantzan zein arrantza-inspektore gisa, eta munduan diren itsas arrain, hegazti, ugaztun eta zernahi animalia ezagutzen ditu. Sekulako eskarmentua du, gainera, horien guztien berri ematen, hitzaldietan, irratsaioetan eta aldizkarietan, eta nola ez, internet bidez.




Itsasorako irteerak antolatzen ere urteetako eskarmentua du Gorkak, eta milaka lagunek berari zor diote balea eta izurdeekiko kontaktua izatearen lehen esperientzia, zirraragarria beti.

Hitzaldia Arkamurka Natur Elkartearen egoitzan izango da, esan bezala, hilaren 28an, osteguna, arratsaldeko 20:15etan.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mundu guztia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea; zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko, eta errespetu-falta sumatzen badugu jakin bedi mezua borratua izango dela.
Eskerrikasko.