2014(e)ko ekainaren 30(a), astelehena

Oinezkoen pasabide berria martxa onean dijoa Iñurritzan

Martxa onean dijoa oinezkoen pasabide berria Iñurritzan, golf aldera aurrekoa baino 15-20 metro inguru barrurago egiten ari dira, eta itxura batera altura dexente ematen ari direnez (1,5m aipatu zuten). Hala, dunaren izaera naturala babestuko da eta haren mugimendua bermatu. Negu hontako itsasaldiek dunaren eta golf zelaiaren zati handi bat eraman zuten. Horrek bidea metro batzuk atzerago egitera behartu ditu. 700 metro inguruko luzera izango du, eta 2,5 metroko zabalera. Era berean, biotopoaren eta bertako floraren inguruko informazioa jasotzen duten hainbat panel ere jarriko omen dira pasealekuan.





 Foru Aldundia egiten ari den Biotopoaren errestaurazio lanen jarraipena Aranzadi elkarteko botanika sailekoak ari dira egiten






2014(e)ko ekainaren 28(a), larunbata

Iñurritzan ere ari dira txorikumeak kabietatik irtetzen

 Egunotan Iñurritza aldean txorikumeak non nahi ikusteko aukera dago,behekaldeko argazki sorta hontan horietako batzuk ikusiko dituzue.
Pitxartxar buru beltz (saxicola torquata) heldu bat bere txitoa jan eske duelarik. 
Bittor Mutiozabalen argazkia
Pitxartxar buru beltz (saxicola torquata) heldu bat, mokoan mokadu eder batekin.
Bittor Mutiozabalen argazkia
 Pitxartxar buru beltz (saxicola torquata) heldua
Bittor Mutiozabalen argazkia.
Pitxartxar buru beltz (saxicola torquata) txitoa
Bittor Mutiozabalen argazkia.
Pitxartxar buru beltz (saxicola torquata) emea
Bittor Mutiozabalen argazkia.
Zozo (Turdus merula) kumea
Bittor Mutiozabalen argazkia
Zozo (Turdus merula) ar heldua
Asier Aldalurren argazkia
kardantxuloa (Carduelis carduelis)
Bittor Mutiozabalen argazkia
Etxe txolarrea (Passer domesticus) kumea
Bittor Mutiozabalen argazkia
Txantxangorria (Erithacus rubecula)
Bittor Mutiozabalen argazkia
Sasi txoria (Hippolais polyglota)
Bittor Mutiozabalen argazkia
Antzandobi arrunta (Lanius collurio)
Asier Aldalurren argazkia
Ihi txoria (Cisticola juncidis)
Asier Aldalurren argazkia
Ihi txoria (Cisticola juncidis) kantuan, Ametz mendi edo Talai mendin oro har asko entzuten dena.
Asier Aldalurren bideoa
Txonta arrunt (Carduelis Cannabina) arra, Talai mendiko ote tartetan talde haundietan elkarrekin kumatzen dute. 
Hesi berdantza (Emberiza cirlus)
Asier Aldalurren argazkia

Afrikatikan buelta udara pasatzera etortzen den beste harraparietako bat Miru beltza (Milvus migrans) degu eta egunotan Iñurritza aldean askotan ikusteko modua dago.
Miru beltza (Milvus migrans) Asier Aldalurren argazkia
Miru beltza (Milvus migrans) Asier Aldalurren argazkia
Miru beltza (Milvus migrans) Asier Aldalurren argazkia
 Miru beltza (Milvus migrans) Asier Aldalurren argazkia

Kaio hankahoriak (Larus michahellis lusitanius) ere egunotan ugaritu egin dira Iñurritzan, hegazti hauek oportunista haundiak isaki hondartzan egunero lagatzen ditugun hondakinetaz ederki baliatzen dira
 Kaio hankahori (Larus michahellis lusitanius) heldua, Bittor Mutiozabalen argazkia.
bigarren urteko Kaio hankahoria (Larus michahellis lusitanius) Bittor Mutiozabalen argazkia.
 Kaio hankahoria (Larus michahellis lusitanius) heldua, Bittor Mutiozabalen argazkia.
 Kaio hankahori (Larus michahellis lusitanius) heldua, Bittor Mutiozabalen argazkia.
Kaio hankahori (Larus michahellis lusitanius) heldua, Bittor Mutiozabalen argazkia.
Kaio hankahori (Larus michahellis lusitanius) heldua karramarro bat jaten, Asier aldalurren argazkia.
 Kaio hankahori (Larus michahellis lusitanius) talde bat, Bittor Mutiozabalen argazkia.

Uroiloa ederki ari da Iñurritzara egokitzen, aurten kume ugari atera dituzte eta pixkanaka pixkanaka geroz eta gehiago ikusten dira hauek ere.
Uroiloa (Gallinula chloropus), Bittor Mutiozabalen argazkia
Uroiloa (Gallinula chloropus), Asier Aldalurren argazkia argazkia
Uroiloa (Gallinula chloropus), Asier Aldalurren argazkia argazkia

2014(e)ko ekainaren 17(a), asteartea

Gari berdantza (Miliaria calandra) Iñurritza biotopoan


Gari berdantza (Miliaria calandra) Iñurritzan. Itsasertzeko zelaietan , udaberrian, ez da arraroa aurkitzea, naiz eta urte batetik bestera gora berak izan. Pello Izkeagak dio kanpinetik Txurrukarako bidean kable gainean kantari askotan ikusi izan duela, baita ere Elkano inguruko zelaietan eta Ernio eta Iturriotzen artean. Askotan kanta bera dela arrastorik onena dio, garai bateko diesel motor txiki baten martxa jartzerakoen antzekoa.


Gari berdantza (Miliaria calandra). Koldo Lizundiaren argazkia.

Batzuek Gari berdantza Hegazabal edo Kalandriarekin nahasten dute ; Hemen Kalandriarik (Melanocorypha calandra) ez da izaten, eremu atlantiarran behintzat, dibisoriatik behera bai. Ehiztariak berriz askotan kalandria aipatzen dute Hegazabalari (Alauda arvensis) erreferitzeko, eta hortik etortzen da ohikoa dan izen nahaste hau. 




2014(e)ko ekainaren 16(a), astelehena

Martin arrantzalea (Alcedo Atthis) itzuli da berriro Iñurritzara

Martin arrantzalea (Alcedo Atthis) itzuli da berriro Iñurritzara. Azkenekoz orain dela 3 bat hilabete ikusi zen. Udaberrian kumatze tokietara joaten dira eta orain berriro bueltan datoz, bainan batez ere Bittor Mutiozaalek ateratako beheko argazki hontan ikusten den bezala, gazteak dira. Beraien gurasoak jaiotako tokietatik bizi leku berri baten bila bidaltzen dituzte eta Iñurritzan azaltzen direnak horietakoak dira. Helduak kumatze tokietan geratzen diren bitartean.
Martin arrantzalea (Alcedo Atthis
Martin arrantzalea (Alcedo Atthis
 Martin arrantzalea (Alcedo Atthis
Zozoa (Turdus merula)
 Kardantxuloa (Carduelis carduelis)
Pitxartxar buru beltza (Saxicola torquata)
Pitxartxar buru beltza (Saxicola torquata)
 Pitxartxar buru beltza (Saxicola torquata)
  Txorru arrunta (Carduelis chloris)
Txorru arrunta (Carduelis chloris)
Kaio hankahoria (Larus michahellis)
 Txoka arrunta (Carduelis Cannabina
Usapal Turkiarra (Streptopelia decaocto)
Floridako dordoka ere ugaritzen ari da Iñurritzan eta jatorri Ameriketakoa izanik gure ingurura ondo egokitu da bainan arrixku haundiak ditu. Zer nolako arrixkuak dituen ikusteko klikatu hemen 

Dunan egiten ari diren berreskuratze lanak aurrera dijoaz
Landare asko loretan daude.