2016(e)ko ekainaren 20(a), astelehena

Iñurritza biotopoko belatz haundiak

Iñurritza biotopoko Belatz haundiek (Falco peregrinus) atera dituzte beraien kumeak aurrera. Lehen ez bezela, non bikote bakarra kumatzen zen bertan, aurten denera bi bikote izan ditugu.  Espainiako estatuan espezie mehatxatuen zerrendatik atera duten arren legeak babesten jarraitzen du,  DDT (intsektu hilgarri organokloratuak) garaitik hona bere populazioak izan duen gorakada da arrazoietako bat. Gaur egun ixileko ehizak eta falkoneriarako egiten dituzten kabietako arrautz lapurketak ditu mehatxu haundienak. Egun 80 bat bikote inguru bakarrik bizi dira EAE osoan.  
Belatz haundia (Falco peregrinu)
 Beraien lurraldea oso ondo babestu zaleak izaten dira belatzak eta parapenteak kumatze garaian hegaldirik ez egiteak asko laguntzen dute. Hain dira beraien lurraldea zaintzekoak, beraien lurraldean parapente bat hegan ikustean jarrera mehatxatzailea hartzen dute, lehenik txilioka eta berarengana hegan eginez erasoka. Askotan bikoteko biek egiten dute eraso objetu arrotza elkar kolpatuz, hegan jarraitzen dute beraien lurralde mugetatik aratago ere. Eraso hauek asko estresatzen dute eta lurraldea utzi lezakete. Eta zer esanik ez gazteak kabietatik irtetzen direnean, lurralde zaintzan hainbeste enerjia gaztatzean ehizerako indar faltan geratu litezke eta kontuan izan bestela ere gazteen artean mortalidade haundia izaten dela.

Belatz haundia (Falco peregrinu)

Egun askotan jarraian eguraldi txarra izanez gero berriz, beraien "puesta" galtzen dute eta euritatik bere txitoak edo arrautzak babestu nahian inkluso eme heldua bera hiltzeraino iritxi daiteke, kabiaren gainean etzanda dela. Hegazti ezberdinen arteko lehiari dagokionez, Iñurritza biotopoaren kasuan erroiekin izaten dutena da nabariena. Lurraldearen defentsan oldarkorragoa da belatza erroia baino eta askotan aurreko urteetan erroienak izan diren habiak erabiltzen dituzte haiek bertatik bidaliz.

Belatz haundia (Falco peregrinu)

Bestela Iñurritza biotopoko belatzek atsedenean igarotzen dute egunaren zati nagusiena, ingurura begira harrapakin posibleak begiztatuz edo lumak txukuntzen, bainan beheko argazkian ikusten den bezala atsedena ere eteten dute ehizera joateko edo lekuz aldatzeko.
Belatz haundia (Falco peregrinu)

Iñurritza ibaiaren inguruan berriz txitoak non nahi ikusten dira
Basa ahateak (Anas platyrhynchos)

Pintzanak non nahi entzuten dira kantari
 Pintzana,  (Fringilla coelebs)

Beheko argazki hauetan ikusten da bi txolarre espezie ezberdinen arteko bereizketa, Beste ezaugarri ugariren artean, nabarmenena batak kopeta aldea grisa duela da eta besteak marroia duela da.
 Txolarre arrunta (Passer domesticus)
Landa txolarrea (Passer montanus)

Limikoloak ere ezin ahaztu.
Txirritxo txikia (Charadrius dubius)

Bernagorriak ( Tringa totanus )

Uroiloa ( Gallinula chloropus )

Zozoa ( Turdus merula)

Txantxangorria ( Erithacus rubecula )

Pitxartxar nabarra ( Saxicola torquata) emea edo gaztea
Pitxartxar nabarra ( Saxicola torquata) arra

3 iruzkin:

  1. Qué bonico, qué bonico, qué bonico.....si no fuera porque hoy mismo, lunes 20-06-2016 la ría de Iñurritza huele a cagados y meados. Y lleva así años y nadie hace nada.

    ErantzunEzabatu
  2. Uste det aspaldian ez zarela izan Inurritza aldean, edo ez duzula askorik ezagutzen bazter hau. Aipatzen duzun usain hiri ez da errekakoa, araztegikoa baizik, gizona!

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Dirudienez usai txarra bere gorputzean darama eta ez da konturatu.

      Ezabatu

Mundu guztia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea; zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko, eta errespetu-falta sumatzen badugu jakin bedi mezua borratua izango dela.
Eskerrikasko.